Atlantikoko area. Armintza

KAIA

 

Pared del Muelle. Armintza

 

Gure ibilbidearekin jarraituz, Armintzako kaiaren irudikapen batekin aurkitzen gara. Gutxi kutsatutako portua, baina hala ere gizakiak botatako objektuak aurkitu ditzakegu bertan (oinetakoa, botilak, edota labana). 

Inguru hauetan, ostrak eta muskuiluak bezalako animali iragazleak, edota hauetaz elikatzen diren ornogabeak aurkitu ditzakegu. Ornogabe adibide moduan abakandoa daukagu, eguna arrokarteko zuloetan igarotzen duena; eta gauetan, bere antena luzeak krustazeoak, moluskuak, harrak edota hildako arrainak usnatzeko erabiltzen dituenak. 

Abakandoak udan ugaltzen dira eta beraien sabelaldean 30.000 arrautza garraiatu ditzakete. Otarrainaren moduan, abakandoak hazteko edo tamainaz handitzeko bere kanpo eskeletoa berritzen du.

Hemen aurkitzen diren arrainak (korrokoiak eta buztanbeltzak bereziki) inguru gogor eta kutsatuetara moldatu dira: gazitasun baxua, oxigeno gutxi; bertako konpetentzia ezarengatik etekina atereaz.