Atlantikoko area. Arribolas

HONDO AREATSUEK

 

Fondos Arenosos. Arribolas

 

Olatuen indarra gutxitzen denean, hondo hareatsuek hartzen dute lekua. Inguru hauetan alga arreak dira nagusi, askoz gogorragoak direlako eta olatuek arroken kontra bultzatutako harea kantitateak hobeto eusten dituztelako. 

Anemonek gezi pozoitsuak jaurtikitzeko gai diren zelula erresumingarriz osatutako garroak dauzkate. Gezi mikroskopiko pozoitsu horiek azalean sartzen badira, asun bat ukituko bagenu bezalako min suharra sentituko genuke. Materia inorganikoa materia organikoa bihurtzeko gaitasunari esker, anemona bera elikatzen dituzten alga mikroskopikoak bizi dira bertan. Anemonak trukean, babesa ematen die alga mikroskopiko hauei. 

Dontzeilak, hondo hareatsu hauetara egokitutako espezie gregario hermafroditak dira, eta oso ondo markatutako dimorfismo sexuala daukate. Lehendabizi emea izaten da, eta ondoren arra, bitartean gonada biak funtzionamenduan dituen trantsiziozko garai bat aurkeztuz.

Emeak 15 zm-taraino heldu daitezke, bizkarraldea marroi iluna eta sabelaldea zurixka izanik, eta alboetan luzera marra gorri batzuk aurkeztuz. 

Arrek bizkarraldea ilun xamarra daukate, sabelaldea zuria eta alboetan zig-zag formako laranjadun marrak, buruan marra urdin bat eta bularreko hegatsean puntu beltz bat izanik. 

Dontzeilak Atlantiko eta Mediterraneotik hedatzen dira; molusku, krustazeo zein poliketo ezberdinez elikatzen dira; eta gaua harean lurperatuta igarotzen dute.