Atlantikoko area. Larrabasterra

HONDO ARROKATSUAK

 

Fondos Rocosos. Larrabasterra

 

Aurreko akuarioa Larrabasterrako irudikapen honekin alderatzen badugu, argiztapena zein korrontea eskasagoak direla nabarituko dugu. 30 metrotako hondo arrokatsu batetan murgiltzen ari gara eta argitasun ezak algak desagertzea dakar.

Arrainei dagokienez, urraburu, muxar eta txapasten artean, Getxo Aquarium-en bertan jaiotako puntutxodun katuarrainak bereizten dira. Marrazo espezie honek (momarraren antzekoa) gorputz luze eta mehea, buru zapaldua, eta mutur labur eta borobildua dauzka. Metro 1-eko luzeera hartu dezake. Bere hondoko kolorazioa momarraren antzekoa da. Espezie bentonikoa da, arrokez eta koralez osaturiko hondoak nahiago izaten ditu, eta azalerako uretan zein 60 metro sakonerainoko uretan aurkitu daiteke. Egunez hondoan jarrita hartzen du atseden eta gauez aktiboagoa izaten da, ornogabe bentonikoez (molusku, krustazeo, etab.) elikatzen delarik. Espezie hau Atlantiko ekialdean eta mediterraneoan aurkitu daiteke.