Atlantikoko area. Kobaron - Muskiz

ZONA IRABIATUTA

 

Zonas Batidas. Kobaron (Muskiz)

 

Kostatik gertu dauden azalerako inguruetako faktore garrantzitsuenak argia eta korronte handiak dira. Olatuek arroken kontra apurtzean, bertan bizi diren algei etengabeko ur berriztapena ematen diete.

Algak, beraien kolorearen arabera, hiru talde handitan bereiz ditzakegu. Alga berdeak edo Chlorofitak, alga gorriak edo Rhodofitak, eta alga arreak edo Phaetofitak.

Algak, lehorreko landareak bezalaxe, begetalak dira, eta beraien premia berdinak dauzkate: gatz mineralak dituzten urak; eta hazteko, ugaltzeko eta fotosintesia egiteko argia.

Algek ordea, lehorreko landareekin alderatuta, ez daukate sustrairik, ura eta gatz mineralak beraien talo osotik hartzen baitituzte; enborrik ere ez dute, itsasoak ematen baitie sostengua; hostorik ere ez, fotosintesia gorputz osotik egiten baitute; ezta lorerik ere, beraien ugalketa itsaso erdian burutzen baitelako.

Algek garrantzi ekologiko handia dute, itsasoko sare trofikoaren oinarria direlako eta atmosferari ematen dioten oxigeno ekarpena lehorreko landarediak ematen diona baino handiagoa delako. Horretaz gain, animali (ornodun edo ornogabe) askoren estalpeak izaten dira. 

Algen garrantzia ez da hor bukatzen, zeren eta, gizakiarentzako ere oso erabilgarriak izaten dira nekazaritzan, abeltzaintzan, gastronomian, farmakologintzan eta medikuntzan. 

Bigarren akuario honetako alga zelai inguruetan oso arrunta izaten da arrainak igerian edota kimatzen ikustea. Horietako arrain batzuk,  itsas-korronteen kontra igeri egiteko muskulatura indartsuak dauzkate; beste batzuk, aldiz, alga edota arroken artean ezkutatzeko forma meheak garatu dituzte