Atlantikoko area

ARRAIN EPIPELAGIKOAK

 

Peces Epipelágicos

 

Erakustokiko lehen akuarioa arrain epi-pelagikoei dagokie, itsaso zabalean azaleratik gertu bizi diren animaliei, hain zuzen ere. Arrain hauek sardak edo taldeak osatzen bizi dira. Honelako arrainek, indibiduo kopuru handiko egiturak osatzea defentsa estrategia moduan erabiltzen dituzte; harrapakariak norabide ezberdinetan igerian dauden indibiduoak ikustean ezin izango dute jakin haietariko zein erasotu eta azkenean desorientatu egingo dira.

Bogek, arrain pelagiko gehiengoek bezalaxe, bizkarralde ilun eta ikusgarria daukate; modu honetan, azaleratik datorren harrapakaria despistatu dezakete, itsas hondoarekin nahasten direlarik. Beraien zilar koloreko sabelaldeek ordea, itsas hondoetatik erasotu dezaketen harrapakariak nahasten dituzte. 

Sardinak eta antxoak bezalako arrain epi-pelagikoek, garrantzi ekonomiko handia daukate gure arrantzaleentzako, eta gure kostetan antzinatik arrantzatzen dira.

Nahiz eta sardinen antzeko zaporea izan, bogak ez dira beraiek bezain preziatuak gastronomia alorrean.